Cargando

Dastaketa Barkaiztegi

Urteroko Sagardo uzta berria beti txotxean dastatu ohi da Barkaiztegin, hau da, urtarril erdialdetik aurrera apirilaren amaierara arte zuzenean upeletatik dastatzen du jendeak. Aipatu dastaketaren jatorria: ondoren norberaren kontsumorako botilaratuta erosiko zen sagardoa aukeratzea zen,  bere ezaugarri naturalengatik kupela bakoitzak sagardo desberdina produzitzen baitzuen. Gaur egun ohitura hori ez da galdu, eta, gainera, Gipuzkoako aurrekaririk gabeko benetako ohitura gastronomikoa bihurtu da.

Erakargarritasun gastronomiko eta turistiko handiko gunea bilakatu da sagardotegia. Bere eskaintza berezia bezain desberdina da, berria bezain tradizionala: zuzenean upeletatik egiten den sagardoaren dastaketa, aurrez ezarritako menu batek lagundurik dator: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, enkarguzko saltsa berdeko bakailao kazola eta txuleta. Postrea, gazta, irasagarra eta intxaurrak

Sagardotegiko Menua

Bakailao tortilla 8,11€/razioa

Bakailao frijitua zatitan 11€/razioa

Txuleta 32,90€/kiloa

Gazta eta irasagarra 4,49€/razioa

Intxaurrak 2,74€/razioa

* Bakailaoa saltsa berdean ENKARGUZ

(Bakailaoa, piper betea eta arrautza) 13€/razioa

Txotx 6,38€/pertsonako

HISTORIA

SAGARDOA

INSTALAZIOAK

TXOTX ETA SAGARDOTEGIKO MENUA

ZIURTATURIKO KALITATEA

ON-LINE DENDA