Cargando

Dastaketa Barkaiztegi

Urteroko Sagardo uzta berria beti txotxean dastatu ohi da Barkaiztegin, hau da, urtarril erdialdetik aurrera apirilaren amaierara arte zuzenean upeletatik dastatzen du jendeak. Aipatu dastaketaren jatorria: ondoren norberaren kontsumorako botilaratuta erosiko zen sagardoa aukeratzea zen,  bere ezaugarri naturalengatik kupela bakoitzak sagardo desberdina produzitzen baitzuen. Gaur egun ohitura hori ez da galdu, eta, gainera, Gipuzkoako aurrekaririk gabeko benetako ohitura gastronomikoa bihurtu da.

Erakargarritasun gastronomiko eta turistiko handiko gunea bilakatu da sagardotegia. Bere eskaintza berezia bezain desberdina da, berria bezain tradizionala: zuzenean upeletatik egiten den sagardoaren dastaketa, aurrez ezarritako menu batek lagundurik dator: bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, enkarguzko saltsa berdeko bakailao kazola eta txuleta. Postrea, gazta, irasagarra eta intxaurrak

Sagardotegiko Menua

desde 33 € - BEZ barne

Bakailao tortilla

Bakailao frijitua zatitan

Txuleta

Gazta, irasagarra eta intxaurrak

* Bakailaoa saltsa berdean ENKARGUZ

Oraindik gaztea den Barkaiztegi Sagardoa zuzenean upeletatik dastatuz.

HISTORIA

SAGARDOA

INSTALAZIOAK

TXOTX ETA SAGARDOTEGIKO MENUA

ZIURTATURIKO KALITATEA

ON-LINE DENDA