Cargando

Zortzi sagardogile-belaunaldiren ibilbide luzea du Barkaiztegik atzetik. 

Bere hastapenak 1680 urtekoak dira, hain zuzen ere, Lorenzo Irizar Gabiriatik heldu eta Barkaiztegi baserrian bizitzen hasi zenekoa. Jada orduan aipatu baserrian sagardoa lantzen zela egiaztatu dute.

Belaunaldiz belaunaldi sagardoak eta ostalaritzak gero eta garrantzia handiagoa eskuratu dute, profesionalizazio, teknifikazio eta berrikuntzaren bidez horien kalitatea hobetuz. Hala, 1930. urtean Barkaiztegi jatetxe eta sagardotegi gisa finkatu zen.

Jose Mari Irizar eta Josefa Goñi izan ziren ahalegin eta dedikazio handiz gaur egunera arte Barkaiztegi bultzatu dutenak. Egun, bere seme Pedro Irizarrek, eta, honen emazte Irene Elustondok zuzentzen dute jatetxea eta sagardotegia.  

HISTORIA

SAGARDOA

INSTALAZIOAK

TXOTX ETA SAGARDOTEGIKO MENUA

ZIURTATURIKO KALITATEA

ON-LINE DENDA